:: GAZTE MUGIMENDUAK :: G7EZ

Aguraingo kutxazain bat saboteatu dute G7 gailurraren aurka

Topatu | 2019-08-21
Abuztuaren 18tik 19rako gauean, Agurainen Santander Bankuko kutxazain bat saboteatu dute. Ondoan, “G7 ez, euskal gazteria aurrera” zioen margoketa ere agertu da.

Egileek ekintza G7aren kontra borrokatzera deitzeko baliatu nahi izan dute eta azken hilabeteetan egin diren beste ekintzen barruan kokatu dute.

Gaur hasi da Hendaia eta Irun artean G7 EZ plataformak antolalutako kontragailurra. Hiru egunetan zehar hamaika hitzaldi eta tailer izango dira bertan; baita Gazte Gunea ere, Hendaiako herriko eskolan. Larunbatean manifestazio nazionala deitu du plataformak eta igandean ekimen masibo eta desobediente bat egingo dute Biarritz inguruko segurtasun kordoiak irudikatuz.