:: GAZTERAIKI

Dena prest da Barañaindik Euskal Herria alternatibaz koloreztatzeko!

Topatu | 2016-12-07
1.000 gazte inguruk parte hartuko dute asteburuan Barañainen egingo diren 'Gazteraiki' topaketetan. Ostiraletik igandera proiektu eta alternatiba ugariri buruz eztabaidatuko dugu ehunka gaztek.

Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta Gazteraiki Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketetarako, eta izen-emateak bete-beterik daude jada! Ia 1.000 lagunek parte hartuko dute ostiraletik igandera bitarte egingo diren gazte topaketetan, Barañainen. 900 gaztek eman dute izena jada, baina seguru beste asko izango zaretela egunean bertan hurbildu eta azken momentuan eztabaidetara batuko zaretenak! Edota kontzertuen bueltan beste hamaika proiektu amestuko dituzuenak...

Ostiralean hasiko dira topaketak, 18:30ak aldera, eta hasieratik lantaldetan ekingo diogu eztabaidatzeari. Prozesuaren balorazio bat eta ildoei sarrera bat egin ondotik, larunbatean izango dira eztabaida mamitsuenak: ildo bakoitzak bere proiektuak garatuko ditu eztabaida horietan. Igandean, berriz, aurrera begira dinamikari jarraipena nola eman eztabaidatuko dugu!

Azken oharrak:

Guztia ongi atera dadin, hementxe azken momentuko oharrak:

- Webgunean izena eman duzun arren, ez ahaztu Barañainera bonoa eramateaz! Beharrezkoa izango da eskumuturrekoaren truke aldatzeko.
- Bono gabe gelditu bazara eta soilik larunbateko eztabaidetara joan nahi baduzu, aukera izango duzu. Horretarako, bidali mezu bat lehenbailehen topaketak.kom@gmail.com helbidera.
- Lotarako lekua frontoi batean izango da: kanpinik ez da eraman behar, beraz.
- Kotxean zatoztenek helbide honetan aparkatu beharko duzue: https://www.google.com/maps/place/42%C2%B048'08.6%22N+1%C2%B041'14.1%22W/@42.8026058,-1.6886183,315m/data=!3m1!1e3!4m5!3m4!1s0x0:0x0!8m2!3d42.802394!4d-1.687235?hl=es&shorturl=1

- Autobusen iriste ordutegiak honako hauek dira:


Kargatu pilak, eta bertan ikusiko dugu elkar!! ;)

Egitarau definitiboa:

Auzolaneko argazkiak:



Gaztetxeko egitaraua:

Kontzertuak: