:: EPAIKETAK

Ehunka pertsona manifestatu da Lizarrako sei auzipetuak babesteko

Topatu | 2015-11-28
"Terrorismoa goratzea" leporatuta, sei lagun inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Auzipetu gisa Madrilen deklaratzera deituak izan dira, "terrorismoa goratzea" egotzita. Bost lagun jaietan ohikoa den preso politikoen eskubideen aldeko brindisean parte hartzeagatik inputatu dituzte, eta, seigarrena, 2007an gazte "konprometituen" aurkako errepresioa salatzeko pankarta bat jartzea egotzita.

Beraien aurkako auziak salatzeko, 500 lagun inguru atera dira kalera Lizarran. "Elkartasuna eta konpromisoa adierazten duten pertsona ororen aurkako errepresioa salatu nahi dugu", azaldu dute, "Brindis bat eginez, sare sozialetan mezuak zabalduz, edota kalean pankarta bat jarriz".

Epaiketek aurrera egin ahala mobilizazio berriak iragarriko dituzte, "zentzugabekeria hau gelditzeko".