:: HERRI MUGIMENDUAK

Euskotreneko biaren katenaria moztu dute Bilbon G7ari ez esateko

Topatu | 2019-07-04
Uztailaren 2ko gauean, Bedia inguruan, biaren katenaria moztu eta ordu batzuetan zehar euskotreneko linea eten dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin batera eman dute ekintzaren berri.

Abuztu amaieran egingo dute Miarritzen G7aren gailurra. Horren harira, hainbat mobilizazio egin dira azken hilabeteetan, gailurrari aurkakotasuna adierazteko eta baita bestelako Euskal Herri baten aldeko aldarria egiteko ere. 

Ekintzaren egileek azaldu dutenearen arabera, astearte gauean moztu zuten katenaria; eta hurrengo goizeko lehen orduetan euskotreneko linea etenda egon zen.

"Gure bizitza miseriara kondentzatzen duten horiek ezin dira ongi etorriak izan gure herrian; gure odolarekin merkantilizatzen dutenen aurrean kalera atera behar gara" adierazi dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin zabaldu dute ekintza egileek eta G7aren aurrean mobilizatzeko deia zabaldu diete gainerako gazteei.