:: GAZTETXEAK

Gasteizko udaltzainek bost gazte atxilotu dituzte Gasteizko Gaztetxean

Topatu | 2019-01-01
Urte berri eguneko goizaldean jazo da gertakaria, hainbat gazte gaztetxean jai giroan zeudela. Atxilotuetako bat jada aske dago, Hala Bediren iturrien arabera. Gazte Asanbladak gertatutakoa salatu du ohar bidez.

Gaur goizeko 9:00ak aldera Gasteizko udaltzainak, Ertzaintzak lagunduta, muinoko gaztetxera hurbildu dira eta, ordutegia gainditzea argudiatuta, bertan festa giroan zeuden gazteak hutsarazi dituzte. Gazte asanbladak adierazi du ez dela desalojo saiakerarik egon, goizean zabaldu diren hainbat berri ezeztatuz. 

Iturri ezberdinen arabera, polizia eta gazteen arteko eztabaidan objektu batzuk jaurtikiak izan dira, eta polizia bortizki oldartu zaie gazteei, hainbat zauritu eraginez. Azkenean, eraikina hustu eta 5 pertsona atxilotu dituzte. Hala Bediren iturrien arabera gazteetako bat aske geratu da jada. 

Gazte asanbladak gertatutakoaren harira oharra argitaratu du, elkartasun mezuak eskertuz eta “gertatutakoa argitzen” ari direla helarazi dute, “xehetasun osoz jakiteko gertatutakoa”.