G7 gailurra dela eta, atzo Bilboko Aste Nagusian kalejira egin zuten alde zaharreko kaleetan zehar, gailurraren aurkako protesta gisa. Kalejiraren ibilbidean zehar gazte batzuek sabotaia ekintzak egin zituzten hainbat denda eta banketxeren aurka.
G7 EZ pintaketak paretetan eta banketxeetako ateak puskatuta agertu ziren kalejiraren ondotik, gailurraren aurkako ekintza moduan. Ez da hirian horrelakorik gertatzen den lehen aldia ordea, behintzat bi aldiz agertu baitira treneko kateariak moztuta, eta merkantzia trenen ibilbidea ere blokeatu zuten gazte batzuek lau neumatikori su emanez.
Ekintza hauekin Aste Nagusia baliatu nahi izan dute euskal gazteriari gailurraren aurka kalera ateratzeko dei egiteko. Aipagarria da G7ak eta honen aurkako kontragailurrak Bilboko Aste Nagusiaren bukaerarekin bat egin duela datetan.