:: ERRAUSKAILUA

Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Donostiako kanpaldian

Topatu | 2016-05-29
Goizeko 9ak aldera agertu da Ertzaintza Bulebarrean bertan bildutakoak kanporatzeko asmoarekin.

EKAINAK 7





EKAINAK 6

Astebete Gipuzkoa plazan bete du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Goizeko bederatziak aldera agertu da Donostiako udaltzaingoa Gipuzkoa plazara Ertzaintzaren laguntzarekin plaza desalojatzeko asmoarekin. Bertan bildutako herritarrak kanporatuta Bulebarrera mugitzea erabaki dute. Gipuzkoa plazatik kanporatu eta bi ordutara agertu da polizia Bulebarreko kioskoan. Kalean hainbeste herritar bilduta egotea "kontzentrazio ilegala" dela  jakinarazi du poliziak. Udaltzaingoak mugimenduko kideek zuten materiala kendu die bortxakeria erabilita. Gipuzkoa Zutikeko kideek jakinarazi dute mugimendua ura bezalakoa dela ez dagoela gelditzerik. Arratsaldeko 19:00etan Boulevardera agertzeko deia zabaldu du Gipuzkoa Zutik herri ekimenak.


DESALOJOAREN ARGAZKIAK






Argazkiak: Laida Zapre

LEHENENGO ASTEA

Igande arratsaldean eman zitzaion hasiera erraustegiaren aurkako kanpaldiari. Lo zakuak eskuan, hainbat herritarrek Donostiako Gipuzkoa plaza hartu zuten. Erraustegia egungo Gipuzkoako sistema eta politika “ustela” salatzeko sinboloa baliatu nahi dute hemendik aurrerako borrokak pizteko, “bizitzaren aldeko borroka” hau herritarrak altxatzeko “txispa” izanik. 

 Ertzainek eta Donostiako udaltzainek asteazken goizean egin zuten Gipuzkoa plaza husteko lehenengo saiakera. Gipuzkoa Zutikeko kideek Boulevardeko kioskoa hartu eta arratsalderako mobilizazioa deitu zuten, berriz ere Gipuzkoa plaza hartzeko asmoz. Elkano kalean Ertzaintzarekin topo egin eta tentsio uneak izan ziren, herritarrak lurrean eseri eta agenteak pertsona bat lurretik altxatzen saiatu zirenean. Hala ere, herritarrek berriz Gipuzkoa plaza hartzea lortu zuten. Gipuzkoa Zutik mugimenduak adierazi duenez, asteartean baino “hiru bider jende gehiago” zegoen lanean.

Ostegun goizean berriz agertu da Ertzaintza. Plazan zeuden herritarrak lurrean eseri dira, “hemen gaude bizitzaren alde” eta “erraustegirik ez” oihu artean. Eserita zeuden bi lagun atxilotu ditu poliziak, “agenteei desobedientzia” egitea leporatuta. Eguerdi aldera geratu ziren aske, ertzainen aurrean deklaratzeari uko egin ostean. Plazan egin zuten prentsaurrekoan asteburuan ere plaza hartzeko deia egin dute. “Hau bizitzaren aldeko mugimendua da, eta bizitza ezin da desalojatu”, adierazi dute.  Arratsaldean, manifestazioa egin dute eta ondoren, orain arteko asanbladarik jendetsuena.



ARGAZKI GALERIA

OSTEGUNA






ASTEAZKENA





ASTEARTEA





ASTELEHENA


.





IGANDEA

.



Gipuzkoa Zutikek zabaldutako oharra:

Inflexio puntua izateko gogoz Igandeko batzarraren deialdian argi adierazi dugu: inflexio puntu bat behar dugu. Hemen hobeto bizi garela esaten digute etengabe. Kontua da, zerekin konparatuta bizi gara hobe? Milaka gipuzkoarren osasuna kaltetuko duen erraustegiak zertan hobetu nahi du gure bizimodua?

Gipuzkoako lau familiaren patrika betetzeko egiten duten jokaldi bat da erraustegia. Beste bat: aberatsenei zerga gutxiago kobratzeko neurriak, gutxien daukatenei laguntza sozialak kentzeko erabakia... Gipuzkoako agintariak herritarren gainetik pasatzen ari dira eta isilik baldin bagaude, goian daudenak arduratuko dira isiltasun hori gure adostasuna dela esaten.

Hau ez da Gipuzkoan bakarrik gertatzen ari: berriki Frantziako Estatuan ikusi dugu Nuit Debout mugimendua, lehenago M15a ezagutu genuen, Gezi parkea Istanbulen, Gdem Izik Saharan, Occupy AEBetan. Eta orain, hemen, Gipuzkoa Zutik.

BIZIPOZA ETA BURU ASKEAK LANEAN HASI BESTERIK EZ DIRA EGIN

ELKARREKIN EGIN DEZAKEGU: GAUR ERRAUSTEGIA, BIHAR BESTE DENA

ETORRI PLAZARA, GIPUZKOAREN GEROA BAIKARA