:: ERREPRESIOA

Hernaniko bost ikasle zigortu dituzte "ETA goratzea" leporatuta

Topatu | 2018-04-05
Sei hilabetez "elkarbizitza balioetan formatzeko" zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez. 2016ko Gudari Egunean egindako omenaldi batengatik zigortu dituzte.

Vocento taldeko komunikabideek jakitera eman dutenez Hernaniko bost ikasle "elkarbizitza balioetan formatzera" zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2016an egindako ekintza batengatik zigortu dituzte -artean adingabeak ziren-. "ETA goratzea" eta "biktimak gutxiestea" leporatu die auzitegiak. 

Komunikabideek zabaldutako bideoan hainbat ikasle aurreskua dantzatzen ageri dira.