:: KULTURA

Irati Alkantarillak irabazi du 2019ko Plazatik Gaztetxera sariketa

Topatu | 2019-04-29
Mikel Iturriotzekin buruz buru arituta lortu zuen lehenengo saria: Plazatik Gaztetxerako kideek osaturiko ogi ederra. Egun osoan leporaino beteta egon zen Debako gaztetxea, giro ederrean.

Irati Alkantarilla, Mikel Iturriotz, Aner Peritz, Oier Etxeberria, Ane Beloki eta Oihana Arana bertsolariak aritu ziren larunbatean Debako gaztetxean Plazatik Gaztetxera gazte sariketako finalean. Goizean saioa eginda, bazkaria egin zuten gaztetxean, eta arratsaldeko saioarekin eman zioten jarraipena finalari.

Mikel Iturriotz eta Irati Alkantarilla igaro ziren buruz burukora, eta Irati Alkantarillak lortu zuen "txapela", azkenean. 

Egun osoan zehar giro ederrean aritu ziren sei bertsolariak, eta saioaren ondoren ere luzatzeko aukera eduki zuten Debako gaztetxeko pareten artean.