:: EUSKAL PRESOAK

Jendetza bildu da presoen aldeko IV. eskubaloi txapelketan

Topatu | 2017-01-08
"Baloikadaz baloikada, espetxeak apurtu" lelopean gazte andanak parte hartu du Egian egindako egun osoko txapelketan. Eskualde ugaritatik hurbildu dira Donostiara.

Laugarren urtez jarraian presoen aldeko eskubaloi txapelketa egin dute hainbat gaztek. Aurtengoan, Egian. Baloikadaz baloikada presoen aldeko aldarriz jantzi dute eguna. Egiakoez gain, Zumaiako, Zarautzeko eta Donostiako taldeek ere parte hartu zuten presoen aldeko kirol lehiaketan.

Txapelketaren erdian, bestalde, espetxetik atera berri diren Karlos Trenor eta Oihana Agirreri omenaldia egin zieten gazteek. Bazkarian, sari banaketaz gain, bakarlarien laguntzaz denek kantuan bukatu zuten, giro ederrean.

ARGAZKIAK

BIDEOA