:: HEZKUNTZA

Milaka ikasle berretsi dira bestelako hezkuntza eredua eraikitzeko konpromisoan

Topatu | 2015-11-26
Institutu eta unibertsitate ezberdinetako borroka lokalak bistaratu asmoz, Hego Euskal Herriko karrikak aldarriz bete dituzte. Greba egin dute Bizkaian, kalera atera dira Gasteizen eta prozesu parte hartzaileari ekiteko ardura hartu dute Donostian.

IKASLE GREBA BIZKAIAN

Bizkaiko hiriburura hurbildu dira gaurkoan ikasgelara joan ez eta beraien eskubideak aldarrikatzera. Sarrikoko Unibertsitatetik eta San Mameseko Fakultate paretik irten diren zutabeek Moyuan egin dute bat, manifestazio orokorrari hasiera emanez. Tokian tokiko borrokek protagonismoa hartu dute, proiektu nazionalari ekarpena eginez. 

 Hezkuntza herritarraren aldeko oihuak izan dira nagusi, erreformen aurrean aurkakotasuna erakutsi eta ikasleon hitza errespetatu dadin eskatuz. Aldarrikapen hutsetik harago, ekintza ezberdinak burutu dituzte ikasle mugimenduko kideek: multinazionalei margoketak, banketxeen aurrean ekintzak, Heziberriren aurkako protestak‚Ķ

Areatzan mobilizazioari amaiera eman eta orain arte bezala ikasle antolakuntzaz norberak bere esparrutik borrokak batu eta eredu propioa eraikitzeko deia egin dute.




MOBILIZAZIOAK GASTEIZEN



Gasteizko Campuseko jardunaldiei amaiera emateko mobilizazio parte hartzailea burutu zuten atzo. Elkarrekin pasatu dute gaua unibertsitateko aularioan egin duten itxialdian. Bertan, prozesu parte hartzaileari amaiera eman eta aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte. 

 Gaur goizean, mobilizazio berezia egin dute hirian zehar. Protesta egin dute erreformen aurka, modu berritzailean.