:: ELKARTASUNA

Palestinaren alde, Israeli boikot egin diote Aitzinako gazteek

Topatu | 2018-05-30
Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte gaur goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.

"Herri zapalduetako askapen borroketako kideak burkide ditugu, denok mundu berri bat daramagulako baitan”, azaldu dute Aitzinako kideek. Izan ere, gaur goizean burututako ekintza batean Israelek Palestinan egindako azken sarraskiak salatu nahi izan dituzte, Itsasuko Intermarché supermerkatutik Israeleko jatorria duten produktuak ateraz. 

Lobby sionistak multinazional indartsuenetan adar luzeak dituela adierazi dute gazteek; eta beraz, “gurean ohikoak diren hainbat produktu erosiz, palestinarren aurkako genozidioa babesten dugu”. Hori dela eta, BDZ (Boikota. Desinbertsioa. Zigorra) kanpainarekin bat egin dute, Israelek daraman “apartheid politika” salatzeko.

Argazki galeria