Tolosako gaztetxearen okupazio saiakera

Topatu | 2016-01-17

Ezpala gaztetxea hustu eta egun gutxira, Tolosako Udalaren jabetzako eraikin bat okupatzen saiatu dira gazte asanbladako kideak. Sartu orduko agertu da Ertzaintza, eta ordu gutxiren buruan kaleratu ditu ekintzaile denak, bortizki arrastaka ateraz.