:: LGTBIQ+

UKATU, Uribe Kostako asanblada transmaribibolloa, aurkeztu zuten ostiralean

Topatu | 2020-01-14
Algortan aurkeztu zuten pasa den ostiralean UKATU. Hainbat hilabete lanean igaro ostean, asanbladaren asmoen berri eman zuten UKATUko kideek.

Ekainan sortu zuten asanblada transmaribibolloa Uribe Kostan eta orduz geroztik hainbat lanketa egin dituzte eskualdeko herrietan zehar; ekainaren 28an eta herrietako jaietan, besteak beste. Ikasturte hasieran asanbladari forma eman eta helburuak finkatu ostean, UKATU aurkeztea erabaki zuten kideek. 

Urtarrilaren 10ean egin zuten aurkezpena Algortan. Poteo musikatu batekin ekin zioten arratsaldeari eta jarraian asanblada aurkeztu zuten. Hona hemen manifestua: