:: ETXEBIZITZA

Ulian okupaturiko etxe bat hutsarazi du Donostiako Udaltzaingoak

Topatu | 2017-01-31
Hainbat gaztek egunak zeramatzaten etxe horretan bizitzen. Udaltzainen mehatxuen ondorioz, ordea, etxetik beren kabuz ateratzea erabaki dute. Gazteek okupatu aurretik, urteak ziren etxea hutsik zela.

Arratsaldean joan da Donostiako Udaltzaingoa Uliako etxebizitzara, eta Ertzaintzaren laguntzaz kalea inguratu ondoren etxe barruan zeuden gazteei mehatxu egin diete. Hala, duela hainbat egunetatik okupatua zuten etxea utzi eta beren kabuz ateratzea erabaki dute gazteek. 

Euskal Herriko herri askotan bezala, Donostian ere ehunka etxebizitza huts daude, eta horietako bat da okupatu berri zutena. Joan den abenduan ere etxebizitza bat okupatu zuten hainbat gaztek Donostiako Erdigunean, eta hori ere hutsarazi zuten udaltzainek. Epailearen agindurik gabe hustu zuten etxea, gainera. 


Argazkiak: @argia